Ibilaldia

Azken txangoa

Data: 
Asteazkena, 2017, Ekaina 21 - 10:00

2016-2017 ikasturteko azken txangoa 

Maiatzaren 29an,Ibilaldian,  ERRONKAko hirugarren  proban hartu zuten parte gure ikasleek. BEINKE taldeko partaideek gogotsu jardun zuten eta giro ezin hobean, gainera.  Umorea izan zen nagusi proba guztietan zehar. Erreleboka aritu ziren eta umorea izan zen elkarri eman zioten lekukoa.  Hala ere, ez genuen sailkapenean hasierako posturik lortu.

AUPA BEINKE !!

 

Aurtengo IBILALDIAn ikastolako DBHko talde bik hartu zuten parte ERRONKA lehiaketan: Eguzkibe 5.0 eta Patxiren seme-alabak.

Aurreko egunetan trebatu ziren maiatzaren 31n izango zituzten probetarako. Ondo pasatu zuten zeregin horretan eta ikastolan jakinmina piztu zuten, beraz, giroa gozatzeaz gain lehiakideak nahikoa motibatuta zeuden Bilboko txapelketarako.

Igandean gustura aritu ziren lehian lurreko zein uretako probetan. Goizeko 10:00ak inguruan hasi ziren eta eguerdiko 14:00ak aldera amaitu.

IBILALDIA 2015

Data: 
Igandea, 2015, Maiatza 31 (Egun osoa)

Dakizuenez, maiatzaren 31-n, Ibilaldia ospatuko da Harrobia ikastolaren eskutik. Eguzkibegi ikastolari, Harrobia ikastolako partaide zuzena izanik, antolaketa lanetan parte aktiboa izatea dagokio. Hortaz, ikastolako familia bakoitzari lan-ordu batzuk inbertitzea egokituko zaizue.

RSS - Ibilaldia-era harpidetu