bidezko merkataritza

Orain dela sei hilabete Bidezko Merkataritzaren Aldeko Eskola bihurtu ginen eta gaur ziurtagiria jaso dugu.

Inoiz bidezko merkataritzako baloiak erosi izan ditugu, baina, kalitatearen aldetik ez dira oso onak izan. Iaz, Gizarte Zientzietan bidezko merkataritzako gaia landu zenez, berriz ere erabaki genuen gaiari heltzea eta sakontzea, eta ikusi genuen Eskoziako kooperatiba berri batek, Balasport-ek hain zuzen ere, bidezko merkataritzako baloiak saltzen zituela. DBHko 3.mailako ikasleekin Balasport web orrialdea aztertu genuen, eta bereziki erreparatu genion  agertzen den bideo laburrari.

RSS - bidezko merkataritza-era harpidetu