udal foroa

Urtero bezala EA21eko proiektua amaitzen da Udal eta Eskolarteko Foroarekin. Aurten, hauteskundeak direla eta, bi foro hauek Gandasegin ospatu izan dira eta ez Udaletxean.

Maiatzaren 30ean Gandasegi Aretoan Galdakaon Eskolako Agenda 21 proiektuan parte hartzen duten eskola ezberdinetako eko-ordezkariak elkartu ziren.

Ekainaren 1ean EA21eko Udal Foroa bildu zen Galdakaoko udaletxean. Han elkartu ziren EA21eko proiektuan parte hartzen duten Galdakaoko eskoletako eko-ordezkariak eta egitasmoaren arduradunak. Lehenengo zatian ikasleak elkartu ziren, Galdakaoko bioaniztasuna nola hobetu eztabaidatzeko. Eskola bakoitzak lau proposamen mahairatu zituen eta azkenean proposamen guztien artean lau akeratu ziren alkateari aurkezteko. 

 

RSS - udal foroa-era harpidetu