dbh4

Aurten ere DBH 4. mailako ikasleek Gernikako Bake Museoa bisitatzeko aukera izan dute.

DBH4 ikasketa bidaia

Data: 
Errepikatu aste guztietan Tuesday bakoitzean eta Wednesday bakoitzean eta Thursday bakoitzean eta Friday bakoitzean Or Mar 23 2018 arte.
Astelehena, 2018, Martxoa 19 (Egun osoa)
Asteartea, 2018, Martxoa 20 (Egun osoa)
Asteazkena, 2018, Martxoa 21 (Egun osoa)
Osteguna, 2018, Martxoa 22 (Egun osoa)
Ostirala, 2018, Martxoa 23 (Egun osoa)

Aurten DBHko laugarren eta LHko bigarren mailetako ikasleek Gabonetako bigarren eskuko azoka  antolatu dute. Irabazitako dirua erdibana egingo da, eta hori horrela,  DBHko ikasle nagusiek  Ikas-bidairako erabiliko dute.

Gaur, abenduaren 20a, Galdakaoko Udalak antolatutako III. Booktube lehiaketako sariketa ekitaldia izan da Galdakaho azokan. Eguzkibegi ikastolako bideorik onena DBH1Ako Malen Agirrek irabazi du,  eta ikastetxe guztien arteko bideo onenaren saria DBH4Bko Adrian Estoquerak lortu du, gainera DBH3ko ikasleek dantza ikuskizun aparta eskaini dute. Eskuz esku euskal literatura bultzatzen.

Abenduaren 7an, DBHko 4.mailako ikasleok Durangoko liburu azokara bidaia txiki bat egin genuen.

Sarritan telebistan ikusten dugu nola heltzen diren etorkinak “patera” delakoetan, eta gure buruari galdetzen diogu zergatik dauden prest  hil ala biziko bidaia egiteko.

Aurten,  euskararen eguna abenduaren 2an ospatu dugu, “Zaindu maite duzun hori” lelopean. Ahalegindu gara ekitaldia ahalik eta jasangarriena izan dadin, eta pintxo goxoez gozatzen, izan ere, aurten ere pintxo lehiaketa antolatu baitugu.

 

Hori dela eta, ikasleak bertoko, sasoiko edota produktu ekologikoak erabiltzen animatu ditugu. Horrez gain, gela guztietan poltsak ipini ditugu plastikoa, papera eta hondakin organikoak (janaria nahiz serbilletak) batzeko eta ontzi batean olioa ere batu dugu.

 

Maiatzaren 29an,Ibilaldian,  ERRONKAko hirugarren  proban hartu zuten parte gure ikasleek. BEINKE taldeko partaideek gogotsu jardun zuten eta giro ezin hobean, gainera.  Umorea izan zen nagusi proba guztietan zehar. Erreleboka aritu ziren eta umorea izan zen elkarri eman zioten lekukoa.  Hala ere, ez genuen sailkapenean hasierako posturik lortu.

AUPA BEINKE !!

 

Mintzamen arloko hirugarren ebaluaketan ELIKADURA OSASUNGARRIA gaia landu dugu. Horren harira, azken astean gure ikasleek euren sen artistikoa eta frutak erabiliz, hainbat lan plastiko ikusgarri egin dituzte.

Hona hemen egindako lan horren zenbait argazki.

Urtero bezala, Gizartea arloko programaren barruan, DBH 4.mailako ikasleak Gernikara joan dira Bake Museoa eta Batzar Etxea ezagutzera. Azken hiruhilabetean 20.mendeko historia ikusi dugu, eta hainbeste gertakizunen artean, nola ez, Gernikako bonbarkaketa zorigaiztoko protagonista izan da.

Orriak

RSS - dbh4-era harpidetu