dbh3

DBHko 3.mailako ikasleok Euskara ikasgaian “Urtebete itsasargian” liburua irakurri ondoren, maiatzaren 14ean  Miren Agur Meabe idazle aparta guregana etorri zen bere liburuaz hitz egiteko eta bere pentsamenduak gurekin partekatzeko

DBHko 3.mailako ikasleok urtarrilaren 9an Bilboko Euskararen etxea bisitatzera joan ginen. Hasiera batean, bikoteka jarri ginen sextingari buruzko komikiak idazteko, proiektu hau euskararen etxekoek proposatutako lehiaketa batean parte hartzeko da eta irabazleek sari izugarriak irabaziko dituzte. Geroxeago, oso bideo entretenigarria erakutsi ziguten euskara hizkuntzaren eboluzioaren inguruan.

Abenduaren 20a  Gabonetako oporren  bezpera izanik, Ekintzailetzako saioa Gabon kantak ikasi eta abesteko aukera paregabetzat hartu zuten DBHko 3.mailako ikasleek.

Hori horrela, hiru abesti prestatu zituzten LHko bigarren mailakoei irakasteko eta eurekin batera Olentzerori kantatzeko.

Gustura asko aritu ziren ikasle denak Apalazio, Alaken eta Urte barri barri elkarrekin kantatzen.

Abenduak 13an, LHko 2.mailako geletan eskulan ederrak egiten aritu ginen DBHko 3A eta 3B geletako ikasleok. Talde bat pultserak egiten aritu zen bitartean, beste talde bat kometatxoak egiten aritu zen. Josuneren eta Añetaren ikasleak maisu/andereño lana egiten aritu dira gurekin edo beste era batean esanda, aurreko batean guk eurak jokuetan  gidatu genituen eta trukean eurak gu gidatu gintuzten. Egia esan, oso ondo atera zen lan trukaketa, eta oso gustura ibili ginen elkarrekin.

 

Egileak: Iker Arrien eta Asier Aranaz

Gabonetako zozketaren lehenengo 2 sarien irabazleek dagoeneko jaso dituzte euren otzarak. 3.sariaren irabazlea falta zaigu (zbki irabazlea: 1420).

 

Hauek izan dira 3 zenbaki sarituak: 8933, 9985 eta 1420.

Ebaluaketa honen azken bi saiotan, fruitu sikuekin eta fruitu freskoekin hamaiketakoa prestatu genuen, zehazki azaroaren 22an. Fruitu freskoak, madariak, mahatsak, sagarrak eta kiwi-ak, erabiltzea erabaki genuen taldean, sasoikoak baitira. Fruitu sikuetan, aldiz, hurrak, intxaurrak eta almendrukoak erabiltzea erabaki genuen,sasoikoak direlako.

 

DBH 3. mailako ikasleak Errigoitin dagoen Bizkaigane baserrira joan ziren.

Azaroaren 29an, DBH3 eta LH2ko ikasleok elkarrekin hamaiketako osasuntsu batez disfrutatu ahal izan genuen.

Azaroaren 21ean  Skunk Funk enpresako Mikel Fejo Elzo guregana etorri zen bere enpresaren jasangarritasunaz hitz egiteko

Orriak

RSS - dbh3-era harpidetu