EA21, ESKOLARTEKO UDAL FOROA

EA21, ESKOLARTEKO UDAL FOROA

Urtero bezala EA21eko proiektua amaitzen da bere Udal eta Eskolarteko Foroarekin. Aurten, hauteskundeak direla eta, bi foro hauek Gandasegin ospatu ziren eta ez Udaletxean.

Foro hauetan proiektuan parte hartzen duten ikasleek aukera izaten dute urtean zehar egiten dituzten praktika onak aurkezteko, konpromisoak hartzeko eta udalari proposamenak egiteko. Honetaz gain, iaz udalak hartu zituen konpromisoak zer punturaino bete egin diren entzuteko aukera izango dute. Krakada osasuntsua izan ondoren, alkatearen aurrean ikasleek beraien esperientziak kontatu dituzte.

Guri dagokigunez, DBH 1.mailako ikaslea den Eneko Neven-ek gogoz kontatu ditu jendearen aurrean gure ikastolan aurten egin ditugun zenbait ekimen, tartean Eathink tailerrak, zabor edukiontzi-lorontzi tailerra eta gure “Okelik Gabeko Egunaren” zergatia. Oro har, ikusten da lan asko egiten dela Galdakaoko zentroetan, eta neurri handi batean EA21eko proiektuari esker bada ingurumena zaintzeko itzelezko kezka Galdakaoko ikasleen aldetik. Eta egia da, ez dagoela Planeta B-ik!!! Foroei buruzko zehaztasun gehiago hemen aurki daiteke.

As every year the EA21 project comes to an end with the celebration of the Municipal and Interschool Forums which had to be held in Gandasegi rather than the town-hall because of the elections.

In these forums the pupils from the schools taking part in the project have the chance to present some of what they have been doing throughout the year, make some compromises for the following year, make proposals to the town hall and hear to what extent the town-hall respected the compromises it had made this year. After having a healthy snack the pupils recounted their experiences in front of the mayor.

In our case it was the pupil form Form 2, Eneko Neven, who enthusiastically informed the audience of the Eathink workshops, the rubbish-bin-flower bin workshop and the reasons behind our decision to once a month have a No-Meat Day. In general, we can see that thanks in no small way to the Agenda 21 project there is great awareness among the pupils from Galdakao of the need to protect our environment. Yes, it`s important to remember that there is no Planet B!!! More information on the forums can be found here.

Etiketak: