"NOLA JOLASTU, HALAKOA IZAN" TAILERRA

Gidaria ENDIKA ZINKUNEGI
Gorputz Hezkuntzako Irakaslea, jolas eta aisialdiari buruzko hezitzailea

Maiatzaren 5ean, ikastolan, 09:00-15:00
EUSKARAZ

Formato laburragoa eman zaio, atzeratu genuen asteburu osoko tailerrari. Jolas eta jokoek zer eragin duten gure ume eta nerabeengan aztertuko da eta Tonucci-k aldarrikatzen duen Umeen Hiria ikuspegia Galdakaon txertatzeko proposamena garatuko da. Interesa duen edonork parte hartzeko aukera izango du.

EMAN IZENA HEMEN

 

EGITARAUA:

Nola jolastu, halakoa izan
Zelan eragiten dute jolas eta jokoek ume, nerabe eta gazteengan

  • Agurra eta saioaren kokapena

  • Girotze jolasak

  • Lan-gaiak. Bakoitzean, zati praktiko- bibentziala + zati dialektikoa + dokumentala:

    • Diagnostikoa - Galdakaoko maketa osatuko dugu (Tonucci) Gure ume, nerabe eta gazteek, zertara, norekin eta nola jolasten dira/jokatzen dute astean zehar? Eta asteburuetan?

    • Esperientzia berriak biziko ditugu

        • Espazioa –Ziurgabetasunaren erabilera pedagogikoa- Ludikotasuna

ATSEDENALDIA

        • Mugimenduaren alfabetizazioa (Standal) - Jolasa, jokoa eta kirola

    • Proposamen berri bat sortuko dugu – Haurren hiria (Tonucci) - Topaketa jaialdia

  • Saioaren Ebaluazioa