DBH1 Donibanen

Urtero bezala, DBH1-ko ikasleekin irteera izan dugu aurtengo maiatzean ere. Goizean, Donibane-Lohizuneko merkatuan, frantseseko klaseetan ikasitakoa praktikan ipini, eta hainbat oparitxo erosi zituzten etxeetara ekartzeko. Eguerdian, Donostiako Aquariumean izan genuen bisitaldia. Bertako gidak ere harrituta utzi genituen izandako jarrera onarekin. ZORIONAK TALDE!!!