ASIAKO LIZTORRA

Aurtengo EA21 eko gaia da Bioaniztasuna: Inbaditzaileak Ekidin!

Abenduaren 13 an DBH1.mailako ikasleak liburutegira joan ziren Asiako liztorrari buruzko informazioa jasotzera.

 

Galdakaoko udalak, Ingurumen eta Garapen Iraunkorraren Arloaren bitartez, hitzaldi hau antolatu zuen. Ordu beteko hitzaldia izan zen eta ikasleek aukera izan zuten inbaditzaile honen ezaugarri nagusiak ezagutzeko eta aurre egiteko nolako neurriak har daitezken jakiteko .

Oso interesgarria izan zen eta bai Urtzi, hizlaria, eta bai ikasleak pozik egon ziren. Ikasleek galdera asko egin zizkioten Urtziri eta egia esan beste ordu erdi bat luza genezakeen hitzaldia.

Inbaditzaileen aurka zer egin daitekeen jakiteko urtarrilean beste hitzaldi bat izango dugu eta ondoren ingurumen talde laguntzarekin lan praktikoa egingo dugu  .