EA21 UDAL FOROA

Ekainaren 1ean EA21eko Udal Foroa bildu zen Galdakaoko udaletxean. Han elkartu ziren EA21eko proiektuan parte hartzen duten Galdakaoko eskoletako eko-ordezkariak eta egitasmoaren arduradunak. Lehenengo zatian ikasleak elkartu ziren, Galdakaoko bioaniztasuna nola hobetu eztabaidatzeko. Eskola bakoitzak lau proposamen mahairatu zituen eta azkenean proposamen guztien artean lau akeratu ziren alkateari aurkezteko. 

 

Bigarren zatian eskola bakoitzak, power-pointen bidez, urtean zehar egindako lana aukeztu zuen. Aurkezpenak eta gero, Galdakaoko Ingurumen zinegotziak eta ingurumen teknikariak azaldu zuten udalak  zer punturaino bete dituen iaz hondakineei buruzko hartutako konpromisoak.

 

Azkenean guztiok kanpora joan ginen argazkia ateratzera. Mementu hartan alkatea agertu zen, ez baitzen foroan izan eta bertan  parte hartu ez izanaren ardura azaldu zigun. Dena den, pozik agertu zen Eguzkibegiko ikasleak ikusita (ikasle ohia baita) eta esan zigun egun batean etorriko zela ikastolan zer-nolako lana egiten dugun ikustera.

 

EA21ko urteko lanaren aurkezpena: https://youtu.be/sZvcsmbJdEQ (

EA21ko proposamenak: https://youtu.be/4i_KaLhtQLI