ZUZTARLUZEKO AURREFINALA

Maiatzaren 11n gure ikastolako finalistek, hau da,LHko 6.mailako Udanek eta Iñakik, DBHko 1A gelako Jonek eta Aitorrek eta DBHko 3A taldeko Iratik eta Maialenek,  aurrefinalean gogotsu hartu zuten parte.

Edozein lehiaketatan parte hartzea da helburu nagusia eta gure ordezkariak, xede hori argi zutela, joan ziren txapelketara. Hala ere, edozein erronkatan zortea eragile garrantzitsua da eta gure ikasleak ez ziren garaile atera. Dena den, ikaskideen txalo beroa eta lan ona egin izanaren ordaina hartu zuten.

 

GORA GURE ZUZTARKIDEAK !