Iparraldera eta Donostiara bisitan

Urtero bezala aurten ere, DBH 1 mailako ikasleek frantseseko klaseetan ikasitakoa praktikan ipiniz Donibane Lohizuneko azokan xahutu dituzte beraien sosak. Txokolatea, tarta, gazta,… denerik erosi eta dastatu ostean, Donostiako Aquarium-ean geldialditxoa eta bisitaldia izan zuten. Bertan, aquarium-ean, natur zientzietako arloan ikusitako bizidun ugari ezagutu  ondoren, hondartza inguruan bazkaldu eta ikastolara buelta egin zuten. Neka neka eginda, baina oso gustura.