Lacturale, esnearen interpretazio zentrora bisitaldia

Pasadan kurtsoan Eskola agenda 21ean aritu ziren ikasle bolondres finek “aktibatu +” komunikazio kanpainarekin irabazitako sariari esker, aurten, DBH 1 mailako ikasleek Lacturale esnearen interpretazio zentrora bisitaldia egiteko aukera izan dute, Irurtzunen, Nafarroan. Saria Eroski Fundazioak emandakoa da eta bertan, zentroan, esnearen ekoizpen integratua nola burutzen den ikasi zuten ikasleek, behiei jaten emateko aukera ere izan zutelarik.