JON ARRETXEREN BISITA

Urtarrilaren 18an  sortzaile horrek izan zuen gure DBHko 1.mailako ikasleekin solasaldia.  Beti iparralderantz  liburua dela eta, hainbat berbaldi literario egin genituen aldez aurretik eta horren harira etorri zitzaigun bisitan. Ez da lehenengo aldia ikasleek kulturgile batekin hizketan daudena. Hori dela eta, aldez aurretik prestatutako galdera zaparradari erantzun zion idazleak.

Laburra egin zitzaien hitzordua, galdera eta erantzunez gain  literatoak diapositiba bilduma prestatu baitzuen saiorako. Aberatsak dira horrelako saioak, izan ere, liburuetatik haratago egiten dute gure gaztetxoek errealitatera bidaia eta ez-ohiko klase horiek eskertu egiten dituzte.

Etiketak: