EUSKARA, ENTRA UN IDIOMA EN CASA

Gure umea jaiotakoan edo jaio orduko erabaki genuen ikastolan matrikulatzea. Gutako batzuei beste batzuei baino lan handiagoa eman zigun erabaki hori hartzeak. Dena dela, urrats hori eman genuen eta harro gaude hartutako ebatzi horrekin. Hala ere, ez dakigu nola lagundu gure semeak edo alabak egingo duen ibilbide edo bizibide horretan. Tresnak behar ditugu, esku hutsik ikusten dugu geure burua eta badakigu, ondo jakin ere, edozeren aurrean baikortasunez ekin behar diogula. Aurrekoan Paula Casaresen bideo hau ikusi nuen. Soziolinguista ezezik Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaslea ere bada eta  EUSKARA, ENTRA UN IDIOMA EN CASA hizpidetzat hartuta egin zuen grabaketa. Hori dela eta, zuekin partekatzea otu zitzaidan.

https://www.youtube.com/watch?v=AN5VP2ah9DY