Azken irteera, Sarria, ekaina 2015

Urtero bezala, aurten ere, DBHkoak Sarriara joan gara ikasturteari amaiera ematera. Eguraldi petrala izan arren, bai ikasle eta bai irakasleak oso gustura ibili ginen. Batzuk ez zuten galdu errekan sartzeko aukera, eta ondo freskatuta bueltatu ziren.

 

DBH4koentzat berezia izaten da Sarriako txangoa ikastolari agur esaten baitiote. Badakigu guk haiek bezala, eurak ere faltan botako dutela ikastola. 

Zorte on hemendik aurrera, neska-mutilak!