DBH1koak Iparralden eta Donostiako aquariumean

Maiatzaren 13an, DBH1. mailako ikasleak, Frantseseko irakasgaiarekin lotura duen irteera egin zuten Donibane Lohizunera (Iparraldera). Azoka ezagutzea zen helburu nagusia, eta bide batez, bertako produktu gozoak (gazta, patea, txokolatea, euskal pastela...) ezagutzea eta erostea. Euskal Herria zein polita den ikusteko aukera ederra izan zuten!!!

 

Bestalde, bidaia, natura arloko beste irteera bat egiteko ere aprobetxatu genuen. Donostiako aquarium-a ikustera joan ginen. Ikasleek bizidunei buruz ikastolan ikasitakoa sakontzeko aukera eduki zuten (bizidunak sailkatzek oirizpideak, ohiturak...) eta batez ere, natura zaintzeko jarduerek duten garrantziaz ohartzeko balio handia izan zuen.