KUBOAREN JOLASA

Arauak:

JOLAS HAU ETXEAN FAMILIARTEAN JOLASTEKO PROPOSAMENA DA. 

● Parte hartzaile kopurua etxekoen artean adostu eta izenak jarri puntuazio taulan.

● Hasteko, jolaserako dadoa sortu beharko duzue: Txantiloia inprimatuz, orri edo kartulina batean zuek marraztuz ... nahi bezala. Ondoren Moztu eta itsasi ertzetako luzapenak erabiliz.

*Laguntza behar baduzue eskatu etxean lasai asko, horrela jolasaren berri izango dute!

● Jolasarekin hasteko dadoa jaurti eta tokatutako irudiari dagokion ekintza burutu.

● Arlo bakoitzeko froga dagokion zerrenda zenbakia jarraituz burutu, ezin daiteke beraz zein egin aukeratu.

● Lortutako puntuak idazten joan partaideen taulan.

● Ez baduzue erronka betetzea lortzen, ez kezkatu izango duzue beste aukeraren bat eta.
 

EA ERRONKA DENAK BETZEA LORTZEN DUZUEN ETA ZORTE ON!

 

Fitxategia: