ANTIDOTO OSASUNGARRIAK

"Berrogeialdi" egun hauetarako misio garrantzitsu bat proposatzen dizuegu: birus honetatik askatzeko, antidoto osasungarriak lortzea.

Jarraibideak:

  • 6 antidoto daude eta gutxienez 5 lortu behar dituzu birusetik askatzeko.

  • Antidoto bat lortzeko, 8 laukiak margotu behar dituzue.

  • Lauki bat margotu ahal izateko, egunero antidoto horren erronka gauzatzea lortu behar duzue.

  • Egun berean ezin duzu kolore bereko lauki bat (antidotoa) baino gehiago margotu. Antidoto horia, gorria eta morea ez baldin bada, kasu hauetan bai.

  • Familian egiten badituzu antidoto horiaren, gorriaren eta morearen erronkak, egun horretan kolore horietako 2 lauki margotu ditzakezu.

  • Egunaren amaieran, egin gainditutako erronken zenbaketa eta, horrela, margotu laukitxoak.

  • Ezin baduzu fitxa hau inprimatu, orri batean marraztu dezakezu.

Antidotoak

FRUTILINA: kolore berdea.

  • Erronka: egunean gutxienez fruta pieza bat jatea.

ETXEKO XARABEA: kolore horia.

  • Erronka: gutxienez zeregin bat egunean: etxeko gelaren bat ekortzea; harrikoa egitea; altzariak garbitzea; janaria prestatzea; mahaia jartzea eta jasotzea; etxea ordenatzea; arropak garbigailuara bota edo bururatzen zaizkizun beste edozein zeregin.

MUGIMINA: kolore gorria.

  • Erronka: egunean gutxienez 30 minutuko jarduera fisikoa edo JOLASA: korrika egitea, bizikleta estatikoa, salto egitea, biratzea, jaurtiketak, orekak, mahai-jokoak, mugimen-zirkuituak, dantza, malabareak, antzerki-emanaldiak, margotzea edo bururatzen zaizkizun beste batzuk. 
  • Gorputza Hezkuntzatik astero jasotzen dituzuen erronkak edo/eta jolasak ere erabili ditzakezue atal honetan.

LOALDI SODIKOA: kolore urdina.

  • Erronka: egunean 8 eta 10 ordu artean lo egitea.

GLUKOSA IRAKURMINA: kolore morea.

  • Erronka: egunean gutxienez 15-30 minutu irakurtzea.

MAITASUN XARABEA: laranja kolorea.

  • Erronka: gutxienez egunean behin: eskerrak eman, familiarekin bizi direnei besarkada edo musu bat eman, familiarekin denbora-pasa dibertigarri bat pasatu, norbaiti lagundu, maite dituzun pertsonei telefonoz deitu.