PANTAILAREN AURREAN IKUSMENA ZAINTZEKO GOMENDIOAK

Egun hauetan ohiko egoera batean baino denbora gehiago ari gara pasatzen pantaila desberdinen aurrean. Horregatik, Aranzadi ikastolak, Arrasate Optica zentruko profesionalekin harremanetan jarrita, ikusmena  zaintzeko argitaratutako aholkuak eskeintzen dizkizuegu, baita gure osasuna zaintzeko David García Rodriguezek sortutako Antidoto Osasungarriak Jokoa ere.

Jarraian azaltzen diren aholkuak bertako profesionalek emanak dira.

Edozein lan egin aurretik, gure garuna  prestatu behar dugu, gorputz-ariketak egin aurretik gure giharrak luzatzen ditugun bezala. Bai egun hauetan etxean, eta baita ohiko egoera batean ere.

Haurrei zein helduei zuzenduta daude egunean zehar egin genitzaken  ariketa eta jolas hauek.

 

GOMENDIOAK

1)  Denbora asko ari gara pasatzen gertura  begira, eta, horregatik, oso garrantzitsua da urrunera  begiratu eta begiak erlaxatzea. 20 minutuz  gertura  (pantailara, liburuetara…)  begiratzen egon ondoren, begiratu  20 segundoz ahal duzun urrutien.

2)  Begiak mugitzea ere komeni da. Saia zaitez begiak ezker-eskuin, gora-behera eta borobilean mugitzen.

3)  Etxean egotean gehiago erabiltzen ditugu pantailak edota gehiago irakurtzen dugu. Gertuko zeregin horrek begiak gutxiago kliskatzea dakar, eta horrek eragin lezake begiak lehortzea. Hori ekiditeko, behar den beste tanta (malko artifizial) bota begietara, ur freskoz igurtzi begien kanpoaldea edo hatzamar hotzak betazaletan pausatu.

4)  Onena  da ahal  den guztietan argi naturala  aprobetxatzea (ireki gortinak, utzi  argiari etxera sartzen!). Argi artifizialarekin  lan  egin behar   badugu, inguruko  argia piztuta  utzi  edozein   pantaila  (ordenagailua,  tableta, mugikorra, telebista) erabiltzerako orduan; nahikoa da argi baxu bat, helburua da ilunpetan ez egotea.

5)  Saiatu ahal den neurrian erabili beharreko gailua begietatik urrun samar jartzen. Paperezko liburu bat irakurtzeko distantzia gomendagarria 40 zentimetro da, eta ordenagailuen kasuan 70 zentimetro.

6)  Beste prebentzio-neurri bat da pantailen argi-intentsitatea jaistea.

7)  Aukera dugun  guztietan, aprobetxatu eguzkia; argi izpiek zuzenean  eman behar diete gure begiei.

8)  Garrantzitsua da gorputza zuzen izatea eta bi begiak libre (ileak edo beste zerbaitek tapatu gabe).

9)  Elikadurak ere harreman  zuzena du gai honekin. Garrantzitsua da barazki eta fruta asko jatea.

10)    Garrantzitsua  da ikusmenaren eremu  periferikoa lantzea.