Albisteak

BEGIRADA. Guztiontzat hitz ezaguna den hau hainbat alditan entzun dugu asteburuan EL MARTINET (Ripollet) ikastetxean jaso dugun formakuntzan. Ikastolako 6 irakasle egon gara bertan, umea abiapuntu izanik hezkuntza nola eraikitzen duten ikasten.

Euskal Herria oinarri eta auzolana lanabes dituen ekimen herritarra da Errigora. Nafarroa hegoaldea du ardatz eta euskara ofiziala ez den zonaldean eragin nahi du, eremu horretakoak propio diren elikagaiei Euskal Herrian bideaemanaz, euskaratik, euskararako eta euskaraz.

Dakizuenez gure ikastola Eskola Jasangarria bihurtu da. Hori dela eta, ahal dugu parte hartu IRAES 21 Iraunkortasunerako Eskola sarean.

As you know, our school is a Sustainable School. As such, we can participate in the IRAES 21 School of Sustainability network.

Sarritan ikastolaren inguruan, edo ikastolaren barruan, intsekturen bat ikus daiteke.   Ikasleen joera,orain dela gutxi arte, intsektuak hiltzea zen. Gaur-egun bestelako jarrera sumatzen da, edo behintzat hori sinetsi nahi genuke.

Often around the school, or even in the school, one can see insects. The tendency of students, until recently, was to kill insects. There is a different attitude today, or at least we would like to believe it.

Irailaren 27an gure DBH 3 eta DBH 4.mailako ikasle askok bat egin dute Klima Larrialdiko Greba deialdiarekin,  Bilbora joan dira mobilizazioetan parte hartzeko.  

On September 27, many of our Secondary 3 and Secondary 4 students joined the Climate Emergency Strike call and went to Bilbao to participate in the mobilizations there.

Beste desagertzeko zorian dagoen orkide bat Spiranthes spiralis hain zuen ere, edo hobeto esanda, hiru, agertu dira. Nun eta ikastolako belar gunean! Oso orkide txikia da eta ziurrenik gehienetan ez da ikusten.

Urtero bezala EA21eko proiektua amaitzen da Udal eta Eskolarteko Foroarekin. Aurten, hauteskundeak direla eta, bi foro hauek Gandasegin ospatu izan dira eta ez Udaletxean.

Maiatzaren 22an LH 5.mailako ikasle talde batek parte hartu du SEO Espainiako hegazti elkarteak antolatzen duen segimendu-programa batean, Sacre Urbano programan, hain zuzen ere. Hau da hirugarren urtea parte hartzen dugula, eta programa honi esker jakin dezakegu zein den gure hirietan bizi diren txorien egoera, eta bide batez ondo pasatzeko aukera ere ematen digu.

Maiatzaren 23an, LH2ko ikasleak intsektuentzako hotela egiten ibili ginen.

Orriak